Posteado por: martadominguez | mayo 29, 2009

 

299908721_986b994620

Aspaldi blog-a aktualizatu barik! Hiruhilabete hontan oso lanpetuta ibili gare lanak, KOIko azterketia… lan lan ta lan!baña bueno laster oporrak!!!!!!!ta uda hontan Londresera juteko planakin!aizpa ta ni Londresetik galduta!I hope this trip will be wonderfull.

suerte azterketetan! muxutxux

Posteado por: martadominguez | marzo 18, 2009

Mando Diao – Long before Rock’N Roll

Oraingo honetan Mando Diao-ren abesti bat!Ondo pasau zubian!!!!!!!!!!!!!!

Posteado por: martadominguez | marzo 13, 2009

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia

Kaixo!

Bueno gure praktikak aspaldi amaitu genituen baina oraindik hainbat lan egitea falta zaigu. Hemen usten dizuet horietako lan bat, Teknologia berria ikasgaian egin beharrekoa. Hartu denbora eta irakurri!

Hezkuntzari aplikaturiko teknologia

Posteado por: martadominguez | febrero 23, 2009

Sekuentzia Didaktikoa

Bueno ba hementxe nator 3. mintegiko lanarekin, oraingo hoentan, Sekuentzia Didaktikoa.

Inauteriak gertu daudelarik, lan honetarako  gai honi buruz egiten ari diren ariketa eta ekintzak azaltzea erabaki dut.

Azkenik esatea egun batzuk bakarrik falta zaizkigula praktikak amaitzeko, beraz aprobetxatu egun hauek!

3-mintegiko-lana

Posteado por: martadominguez | febrero 11, 2009

Elkarrekintza eta Harremanak

Berriz ere gure praktikei parentesi bat eman eta Huhezira bueltatu behar. Oraingo honetan 2.mintegiko lanarekin, Elkarrekintza eta Harremanak izenburua duena.

Beraz, bertan usten dizuet praktiketako nire bigarren lana!Hartu denbora eta irakurri:

2. mintegiko lana

Posteado por: martadominguez | febrero 7, 2009

LABERINTOA

Ostiralean, haurrek nik prestatutako ariketa bat egin zuten. Lau animali hauen proiektua egin behar dutenez, egokia iruditu zitzaidan gai honi buruz ariketaren bat asmatzea.

Ariketa honetan haurrek, animali bakoitzaren bidea jarraitu behar zuen animaliaren bizitokira heltzeko, bide bakoitzak kolore batez adieraziz. Bidean hainbat elementu aurkitzen zituzten eta bizitokira heltzean, ondoan dagoen laukitxoan, animali bakoitzak  bidean aurkitutako elementu kopurua adierazi behar zuten, matematika eta zenbakien idazkera landuz.

Bukatzean, irudiak margotu zituzten.

Ariketa gustatu zitzaien eta errez ulertu zuten aurretik emandako azalpenak. 

escanear

Posteado por: martadominguez | febrero 1, 2009

Irteera

Bueno ba praktikekin jarraitzen dugu eta oraindik hilabete bat falta zaigu haurrekin egoteko. Gaur, joan zen ostegunean egindako irteera kontatzera nator:

5- 6 urtekoen gelan nago praktikak egiten Umezaintzan. Azkenengo urtea da ikastola honetan egon behar direla, lehen hezkuntza hasi behar dutelako eta azkenengo bi aste hauetan ikastolak bisitatzera joan dira. San Viator txikin egon ginen eta ostegunean, Almenera joan ginen. 

Bazkaldu ostean autobus paradara joan eta Alemeneko autobusa hartu genuen. Bertara heltzean, lehen mailako ikasle eta irakasleek harrera egin ziguten eta euren klaseak bisitatu genituen.

Ondoren,lehen eta bigarren mailakoekin batera erritmo gelara jaitsi ginen eta han, astean zehar Alemeneko ikasleek prestatutako dantzak ikusi genituen.

Bukatzean, IDZtara joan ginen. Han,haur guztiak eseri eta bigarren mailako bi ikasle ,piratei buruzko ipuin bat kontatu zuten. Haur guztiak isilik eta adi egon ziren ipuina entzuten.

Ikastola ikusi ondoren jolastokira jaitsi ziren eta han jolasean ibili ziren futbol zelaian autobusa etorri arte. Autobusa hartu eta Umezaintzara bueltatu ginen. Haurrak pozik bueltatu ziren ikastolara, oso ondo pasatu zutelako.

Posteado por: martadominguez | enero 26, 2009

RESISTENCIA

3055655694_ae843470ca_o

Larunbat gabian zineman ikusitako pelikula!Bigarren mundu gerran judutar batzuen istorio bat!Asko gustatu zitzaidan pelikula, mota honetako pelikulak asko gustatzen zaizkidalako, eta animatzen zaituztet ikustera. Oso luzea da baina ez zarete aspertuko!

 

Posteado por: martadominguez | enero 20, 2009

Ikaste- Irakaste Prozesua IHPan.

KAIXO!

Denbora asko bloga aktualizatu barik baina hementxe nator praktiketako informazioarekin.

Badira bi aste praktiketan hasi ginela eta ostegun honetan Huhezira bueltatu behar gara 1.go mintegirako. Ordurako, Ikaste-Irakaste Prozesua IHPan gaia zuen lana eginda egon behar zen. Hemen usten dizuet nik egindako lana:

1go-mintegiko-lana

Animatu irakurtzera eta idaztera!

Hurrengorarte!!!!!!!

Posteado por: martadominguez | diciembre 4, 2008

VENEZIA!

italia10003

Gaur Italiako argazkia bat, Venezian ataratakua!
Batxilergo amaieran ikasbidaian Italiara jun giñen eta Verona, Venezia, Pisa, Florentzia, Niza eta Monako ikusteko aukera izan genuen! Karnabaletan jun giñen eta Veneziako karnabal famatu horiek ikusi genituen!jende asko zegoen bertan data horietan!gehienak turistak!Mozorratutako jendea barrokoan girotutako jantziak zeramaten, eta ez ziren falta maskarak!
Hiri polita zan……eta ezin izan ginan etorri gondola batetan ibili gabe!nahiko karua izan arren pena merezi izan zuen!
Momentu batzutan galdu egin ginan……mapa eruen arren!jajajajaja kale estu horietatik ibiltzea kokatzeko nahiko zaila izan zelako!
Beraz, noizbait Italiara, eta zehazki Veneziara, joateko gogoak baldin badituzue animau oso polita dela!
Aholku bat: pizza eta lasaña aldozuen beste jan!hemen ez dagoelako holakorik!

Entradas antiguas »

Categorías

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.